martes, 10 de diciembre de 2013

GEROA BAIK LARUNBATERAKO TAFALLAN DEITUTA DAGOEN MANIFESTAZIOAREKIN BAT EGITEN DU

Geroa Baik datorren larunbatean, abenduaren 14a, Tafallan Euskaraz bizi eta ikasi herri ekimenak antolatu duen manifestazioarekin bat egiten du, euskaraz ikasteko eskubidea aldarrikatzeko.

Geroa Baik baiesten du Euskara Nafarroako berezko hizkuntza bat dela, eta horren ondorioz, nafar guztion ondarea. Horregatik, hain zuzen, Foru Administrazioak herritar guztiei eskubide berberak aitortu beharko lizkieke haiek non bizi diren kontuan hartu gabe. Herritar guztiek beharko lukete euskara ikasteko eta erabiltzeko eskubide berbera. Nafarroa osoan ofizialtasunak herritar guztien eskubide berdintasuna bermatuko luke eta, behingoz, biztanleria euskalduna zigortu duen bazterreratze historikoa bukarazi. (klik egin-ver más)

No hay comentarios:

Publicar un comentario