Mikel Arregi izango da Euskarabidea Euskararen Nafar Institutuaren zuzendari nagusi berria, Berria egunkariak gaurko alean aurreratu duenez.
Uxue Barkosek zuzentzen duen exekutiboak gobernu-bilera du asteazken honetan, eta bertan onartuko du Arregiren izendapena, beste hainbatekin batera.
Garesen jaioa, euskararen alorrean urte luzez aritu da lanean Arregi. Euskarabidea Euskararen Nafar Institutuan Euskara Sustatzeko Saileko buru izan da, eta hizkuntza politikako teknikari ere aritu da.
Euskaltzale sutsua, Oinarriak euskararen aurkako bazterketa salatzeko plataformaren sortzaileetako bat eta Iruñeko San Fermin ikastolako presidentea ere bada garestarra.
eitb.es
No hay comentarios:
Publicar un comentario