sábado, 17 de octubre de 2015

BERTSOAROA IRUÑEAN URRIAREN 22TIK AZAROAREN 12RA BITARTE

Urriaren 22tik azaroaren 12ra bitarte Bertsoaroa zikloa antolatuko da Iruñean, udalarekin elkarlanean. Aurtengoan gainera zazpi emanaldi eskainiko dira: Jose Mari Esparzaren "Jota heretikoak: Nafarroa hegoaldeko bertsolaritza" hitzaldia, "Hor konpon Marianton" haurrentzako emanaldia, "Bertsolaritzaren Sekretuak" emanaldi berezia, nafar bertsolari gazteen bertso-saioa, 2ZIO taldearen rap kontzertua eta bi bertso-jaialdi, goi-mailako bertsolariekin. Animatu bertsozale eta gozatu Bertsoaroaz!
Nafarroako Bertsozale Elkartea

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada