miércoles, 9 de noviembre de 2016

SEI URTEREN ONDOTIK NAFARROAKO EUSKAL KANTU TXAPELKETA BERRIRO MARTXAN

Euskal Kantu Txapelketan euskarazko kantuen sorta polit batez gozatzeko aukera izaten zen, zuzeneko emanaldi bikainetan herritar arruntek abestuta. Krisialdiarekin, alabaina, desagertu egin zen hura antolatzeko diru-laguntza, eta horrenbestez, sei urte baino gehiago igaro dira dira azken edizioa egin zenetik. Bultzada ematea erabaki dugu eta, Nafarroako Kantuzale Elkartearen eskutik, 2016ko Nafarroako Euskal Kantu Txapelketa antolatzeari ekin diote. Txapelketa irekia da; abestiek euskaraz behar dute, horixe baldintza bakarra. 16 urtetik gorako edonork har dezake parte, banaka, binaka edo taldean (zuzendaririk gabe). Euskal kantu zaharrak, gaur egungoak zein norberak sortutakoak abes daitezke, a cappella, musika-tresnez zuzenean lagunduta, edo audioren bat atzeko soinu bezala erabiliz.
Lehenbiziko saioa azaroaren 5ean egin zen Antsoainen. Hurrengoa, azaroaren 13an, 18:00etan Burlatako Kultur Etxean izango da. Azkenik, finala azaroaren 27an, 18:00etan Tafallako Kulturgunean.
erran.eus

No hay comentarios:

Publicar un comentario