viernes, 6 de enero de 2017

ETB 3 REN FALTA IRUÑERRIAN

Gure 14 urteko alaba Maddik, txikitan, marrazki bizidun asko ikusi zituen euskaraz. Doraemon eta Shin Chan izugarri gustatzen zitzaizkion. Garai hartan, ETB 1ek marrazki bizidun ugari ematen zituen, eta erdarazko kateek, ordea, ez. Egoera hura mirari txiki bat zen: inolako ahaleginik egin beharrik gabe, euskara zen umeentzat telebistako hizkun-tza naturala. Eta hori asko nabaritu zen gure alabaren euskaran: etxean erakutsi ez genizkion hitz eta esamolde ugari erabiltzen zituen, telebistan ikasi ahala: “Begira, aita, har-tzaren oinatzak!” bota zidan behin, adibidez. Seme gazteenak, Joanesek, aitzitik, euskarazko marrazki bizidun oso gutxi izan zituen: denak ETB 3ra eraman zituzten eta hemen ez zegoen ikusterik. Gainera, erdarazko betiko kateek eta kate sortu berriek marrazkiz bete zuten telebista. Orduan, gaztelaniaz hasi ziren hitz egiten gure etxean Doraemon, Shin Chan eta gainerakoak. Beraz, zeharo aldatu eta irauli egin zen egoera, eta horrek eragin kaltegarria izan du gure bi seme-alaben euskaran. Horregatik, uste dut ezinbestekoa dela ETB 3 Nafarroa osoan ikusi ahal izatea, bereziki Iruñerrian, haurrengan dagoelako euskararen etorkizuna.
Pello Agirre Sarasola, Noticias egunkarian

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada