sábado, 31 de marzo de 2018

"BAI PENTSIOEI", DAUDEN BEZALA?

UPNren egoitzan dago trapu hori, aste pare bat duela, ederki zabaldurik eta ez eguzki haizetan lehortzeko preseski. Rajoyk erabakitako pentsioen azken igoera ziztrinari bere baietza eman zion UPNk Kongresuan, ongi bai ongi oroit garenez. Alta, jakinda gure eskuintzarraren koherentzia, ezin dugu pentsatu mezu gezurti baten aurrean gaudenik, are gutxiago hain sagaratutzat jotzen duten Aste Sainduko egun hauetan. Ez dute esplizituki jarri “Bai pentsioen igoerari”. Hortaz, hain ziur, eliditurik dagoen bertze mezu inplizitu hau dago trapu horretan: “Bai pentsioei (dauden bezala)”. Eskuintzarrak inoiz ez baitu gezurrik erraten.
Bixente Serrano Izko (Facebookeko bere orrian)

No hay comentarios:

Publicar un comentario