miércoles, 30 de octubre de 2019

ZIZA ETA LANDARE ERAKUSKETA TAFALLAN

Tafallako Ikastolaren 50. Urteurreneko Batzordetik honako mezu hau jaso dugu XV. Ziza eta Landare Erakusketarekin harira:

Aurtengo ziza eta landare erakusketa dela kausa, eta Ikastolaren 50. urteurrena dela eta, bi ekintza berezi antolatu dira:
1) SENDABELARREN IKASTAROA abian da, baina ukenduak, baltsamoak, jarabeak… egingo diren tailer egunerako tokia badago. Prezioa 15 €koa da. Azaroaren 8an, ostiralean, 16:00etatik 19:00etara izanen da. Izena Ikastolan eman behar da.
2) ZIZA ETA ARDOAREN “EZKONTZA” (maridaje) bat egingo da. Ekintza hau ez da inoiz Tafallan egin (eta oso toki gutxitan) eta oso ekintza “gozoa”
izanen dela dirudI.

No hay comentarios:

Publicar un comentario