6.000 heldu baino gehiago matrikulatu ziren euskara ikasteko ikastaroetan iaz Nafarroan
Nafarroako Gobernuak, 33 toki erakunderen eta euskaltegi publikoen eta gizarte ekimenekoen lankidetzarekin, “Aukera Galdurik? Ez horixe! Ikasi euskara” kanpaina jarri du martxan, helduen artean euskararen ikasketa sustatzeko, Nafarroan banaturik dauden ia 30 ikastetxeetan izena emateko epearen hasierarekin bat etorriz.
Kanpaina, Nafarroako Gobernuaren, Euskarabidearen bitartez, Zubiarte euskaltegi publikoaren eta hizkuntz eskola ofizialen, toki erakundeen eta gizarte ekimeneko AEK eta IKA euskaltegien lankidetza duen baterako ekimena da.
Kanpaina gaur aurkeztu dute prentsa aurrekoan Mikel Arregi Euskarabideko presidenteak, Sabina García Izarbeibarko Mankomunitateko presidenteak eta gizarte ekimeneko AEK eta IKA euskaltegien izenean aritu den Xabi Gartziak. Kanpaina irail osoan eramanen da aurrera, sare sozialen, Nafarroan argitaratzen diren edo Nafarroarako edizioa duten egunkari inprimatuetan jarriko diren iragarkien, Nafarroako irrati kateetan emanen diren iragarkien eta Nafarroako tokiko aldizkarien bitartez. (klik egin-ver más)
Euskarabidea
No hay comentarios:
Publicar un comentario