Oposizioko PSD alderdi zentro-eskuindarrak, Rui Riok gidatzen duenak, botoen % 28 lortuko du gutxi gora-behera.
Emaitza horiek oso desberdinak dira kanpainaren azken egunetan zabaldutako inkesten aldean, bi alderdien arteko berdinketa teknikoa iragartzen baitzuten.
Chega eskuin-muturreko alderdiak orain arte Parlamentuan diputatu bakarra zuen, baina botoen % 7 baino gehiago jasota, hirugarren indarra izango da.
Izan ere, orain arte postu horretan zegoen eta sozialistekin "geringonça" deiturikoa osatzen zuen Bloco de Esquerdak atzera egin du nabarmen, % 7tik % 3ra, eta bosgarren indarra izango da, komunistek eta berdeek osatutako koalizioaren atzetik. Inkesten arabera, abstentzioa 2019an izandakoa baino txikiagoa izango da, orduan % 51era iritsi ostean.
Portugalgo hauteskunde legegileak aurreratu egin behar izan dituzte sozialistek ez dutelako lortu aurrekontuak onartzea, eta bozketa Euskal Herriko 21:00etan amaitu da, Azore uharteetako azken hauteslekua itxi dutenean.
EITB
No hay comentarios:
Publicar un comentario