jueves, 5 de mayo de 2022

TAFALLAK XV. EUSKARAREN ASTEA OSPATUKO DU MAIATZAREN 16TIK 21ERA

 Euskara Batzordeak aste hauetan zehar finkatutako egitaraua gaur aurkeztu da Tafallako Udaletxean. 

Maiatzak 16 astelehena ETB1ek Tafallan grabatutako “Herri txiki, infernu handi” saioa proiektatuko da Kultur Etxean. Astearte arratsaldean Marqués de la Real Defensa ikastetxeak antolatuta, Herri Kirolak egongo dira eta ostean AEKren eskutik mintzodromo ireki bat ospatuko da plazan.

Asteazkenean, Agerraldiak antolatuta, jolasgune bat egongo da herriko plazan eta ondoren, Udalak bultzatutako irakurle taldeak “Epizentroa” liburua aztertuko du liburutegian.

Maiatzak 19 osteguna bertso poteo bat izango da alde zaharretik Saioa Alkaiza eta Xabier Terrerosekin. Ostiralean, Arkakusoen plazatxoan, txalapartarien topaketa bat ospatuko da.

Egun handia maiatzaren 21a izango da. Goizean, ekitaldi ofizialaren ostean, Tafallako Ikastolak eta Asier Marco Erraldoi Konpartsak antolatutako Erraldoi topaketa bat burutuko da. Eguerdian bazkari herrikoia egongo da. Tiketak esteka honen bidez eros daitezke. Lekua mugatua izango da, beraz, izena emateko azkar ibiltzea gomendatzen dute. Amaitzeko, arratsaldean puzgarriak eta kontzertuak egongo dira.

No hay comentarios:

Publicar un comentario