miércoles, 8 de octubre de 2008

LAN DUINAREN ALDEKO NAZIOARTEKO EGUNA


Lan duinaren aldeko aldarria atzo. Duin askoak diren lanbide ugari egon arren. Lan baldintzak makurtu egin dira, ez soilik duela gutxi arte azpiratuta zeuden herrialdeetan.
Langile batek -bere borondatez, esan digute- astean 65 ordu ere lan egitea, langile horri -bere borondatez, noski- astean 65 ordu ere lan eginaraztea libre izango den Europa proposatu dute Bruselan.
Eta europar gobernuak, oso solidario, berek ez baina beste gobernu batzuek hala nahi badute atea irekita izan dezaten, prest leudeke proposamena onartzeko.
Ingurura begiratu, eta astebetez, biz, edo hiruz, milaka langile etxera bidaltzen ari dira, eta «lehen neurri» gisa gainera.
Azken urteotan lan eskubideak -lortzeko hamarkadak, odola eta heriotzak behar izan ziren- nola desagerrarazi dituzten, desagerrarazten utzi diegun ikusita, lehendabizi langileen duintasuna berreskuratu behar ote den...
(Berria)

No hay comentarios:

Publicar un comentario