lunes, 3 de noviembre de 2008

ELEBILA EUSKARAZKO BILATZAILEAK AUKERA GEHIAGO EMANGO DITU


Urtebete igaro da Elebila euskarazko bilatzailea sortu zenetik. Bitarte horretan, produktua hobetu nahian ibili dira eta orain bi berrikuntza aurkeztu dituzte: irudi bilatzailea eta sinonimia bidezko bilaketa.

Irudi bilatzailearen bidez, erabiltzaileak idatzitako testuari dagokion argazkia bilatu ahal izango du, euskaraz edo beste edozein hizkuntzatan. Irudiez gain, sinonimoak ere bilatu ahal izango dira aurrerantzean Elebilan.

Elebila (www.elebila.eu) Elhuyar Fundazioak garatutako eta Eleka Ingeniaritza Linguistikoa enpresak komertzializatutako euskarazko bilatzailea da. Interneteko bilatzaile ezagunenen funtzioak eskaintzeko sortu zuten, baina kalitatezko euskarazko emaitzak lortzeko bermearekin.

No hay comentarios:

Publicar un comentario