sábado, 8 de mayo de 2010

HERRI URRATS 2010

Euskararen eta ikastolen aldeko ohiko hitzordua maiatzaren 9an ospatuko da Senpereko aintziraren inguruan. Seaskarentzat diru iturri garrantzitsua izateaz gain, Herri Urrats euskal sorkuntzaren bizitasuna zuzenean preziatzeko aukera paregabea dugu.
Herri Urratseko 27. edizioa ospatuko da aurten, antolatzaileen baikortasuna erakusten duen "Euskara mihian, irria begian" lelopean.
Usaian bezala, ateak 10:00etan irekiko dira eta beste behin ere euskaltzaleek ikastolak diruz laguntzeko parada izanen dute, Senpereko aintziraren inguruan hainbat kultura eta sukaldaritza hitzorduz gozatzen duten ber. 2010eko Herri Urratsen bilduko diren etekinen parte handi bat Lekorneko eta Itsasuko ikastola berrien eraikitzeko erabiliko da. (klik egin-ver más)

No hay comentarios:

Publicar un comentario