Biba, biba la liberté! egiten dute oihu liberalek.
Liberté? Baina zer liberté mota da hori? Libertade horren aizkorarekin daude moztuta foruak!
ETA TIRA ETA TUNBA azken gerrate karlistaren soinua dugu.
Zaldi zurian dator Don Karlos bere koroaren bila.
Zaldian baldin badator ea sartzen den ukuiluren batean!
ETA TIRA ETA TUNBA disfrutatzeko disko zoragarria dugu.
ETA TIRA ETA TUNBA Euskal Herriaren panoramika bat dugu, eta Joseba Tapiak egin duen hautuagatik, dialektikoa: ideologien talka daukagu umorearen azpian.
ETA TIRA ETA TUNBA lubaki batetik bestera dabilen txarangaren lana da, alaia batzuetan, tristea besteetan, hunkigarria beti.
ETA TIRA ETA TUNBA diskoak gure oroimen historikoa harrotzen du, guganaino zatika eta zokoratua iritsi den ondarea jasoz. (klik egin-ver más) josebatapia.com
No hay comentarios:
Publicar un comentario