jueves, 28 de octubre de 2010

URRIAREN 28: UDAREN AMAIERA AINTZINAKO EUSKALDUNENTZAT

"San Simon eta San Juda, joan zen uda eta negua heldu da" dioen kanta aspalditxoan ikasi genuen arren, askoz zaharragoa omen zen esaera, Azkuek Baztan eta Imotzen jaso baitzuen. Damaso Intza kaputxino naparrak berriz, "San Simonetan kapa zuria mendietan". Garibai historialariak XVI. menderako jakinarazi omen zuen "San Simon eta San Judaetan, ontziak ankaroetan" esaeraren berri. Pentsa, beraz, noizkoa dugun gaurko egunarekin, urriak 28, uda amaitzearekin batera urteko beste urtaroa -negua- hasten zen eskaldunon sinesmen zahar hori.
Praxku

No hay comentarios:

Publicar un comentario