lunes, 8 de noviembre de 2010

MARRAZKI BIZIDUNIK GABEKO HAURRAK


Telebista gosaltzeko, telebista bazkaltzeko, askaria hartzeko eta, batzuetan, afaltzeko ere, telebista pixka bat. Horixe izaten da oraingo haur anitzen eguneroko asti-menua. Baina ez natzaizue horretaz ariko, ez eta haurrek ikusten dituzten telesaioen edukien egokitasunaz ere, anitz aldiz zalantzan jartzeko modukoak izaki ere.
Telebista erreferente eta eredu iturri eraginkorra da txikiendako. Haurrek pantailako pertsonaiak gogoko izaten dituzte, haien abenturatxoen zale amorratuak izaten dira eta, sarritan, horien gainean aritzen dira solas-jolasean. Yogi Hartza, Popeye Marinela, Dinosauroak... Zein haurrek ez ditu ezagutzen? (klik egin-ver más) Paula Kasares (ARGIAn)

No hay comentarios:

Publicar un comentario