domingo, 5 de diciembre de 2010

XABIER LETE HIL DA


Euskal idazle, poeta eta kantari ezaguna gaueko bederatzi eta erdietan hil da. Atzotik sedatuta zeukaten erietxean, haren osasunak okerrera egin baitzuen. 1985ean gaixotasun larria antzeman zioten, eta urteotan gogor borrokatu du gaitzaren aurka. Ez Dok Amairu taldearen sortzaileetakoa izan zen, baina musikaria baino gehiago idazlea zen. Duela bi urte atera zuen azken liburua: 'Egunsentiaren esku izoztuak'. Azken diskoa, 2001ean.

Xabier Letek (Oiartzun, Gipuzkoa, 1944) euskal kantagintza modernoan izan duen eragina itzela da. Ez Dok Amairu taldearen sortzaileetakoa izan zen, baina musikaria baino gehiago idazlea da; horregatik, kantari askok haren hitzak erabili dituzte. Horien artean, birekin elkarlan estua izan du: Lourdes Iriondorekin eta Antton Valverderekin. Poeta nabarmena izaki, bertso zaharrak berreskuratzen ere lan handia egin du. (klik egin-ver más) Berria


No hay comentarios:

Publicar un comentario