domingo, 5 de diciembre de 2010

XABIER LETERI GORAZARRE: "SINISTEN DUT EGUN BATEAN HILEN NAIZELA"


Sinisten dut
egun batean hilen naizela
hutsean eroria
ezerezean amildua
hauts bihurtuko naizela.

Sinisten dut
hartuko nauen lur hortatik
landare berriak sortuko direla
landareetatik zuhaitzak
zuhaitzetatik loreak
loreetatik fruituak
fruituetatik gizonak eta abereak bazkatuko direla.

Sinisten dut
haiek ere noizbait
lurrera deituak izanen direla
zabaltasun sakonera
forma guztien sortokira itzuliko garela.

Sinisten dut
izaki guztien aldakuntza etengabea dela
itxuraldatze sakon batek berbihurtzen gaituela
eta izatetik izatera atsedenik
gabeko mugimenduak garamatzala
edertasunaren neurri bakarrean
finkatuta bizi behar dugulako
sinisten dut
gainerako neurri guztiak gezurrezko direla.

Sinisten dut
kolore zoragarrizko larrosen kapulotasun lehunean
haize euritsuaren freskotasunean
itsasoaren aldakuntza gazi mugikorretan
eta jakintsuagotzen gaituen zalantza orokorraren baitan.

Sinisten dut, bai,
egunen batean hilen naizela
hutsean eroria
ezerezean amildua
hauts bihurtuko naizela

1 comentario:

  1. Sinisten duk Xabier Leteren gogoak eta indarra guregan biziko direla.
    Koldo

    ResponderEliminar