Larunbatean abiatu zen aurtengo Nafarroako Bertolari Txapelketan Tafallan. Giro ederra izan zen, 120 lagunek segitu zuten maila ona eman zuen saioa. Sei bertsolari aritu ziren oholtza gainean, horietako batek -Ainhoa Aranburuk- estraineko aldiz Nafarroako Txapelketan.
Saioa amaituta, Xabier Terreros lesakarrak bildu zituen puntu gehien, 313 puntu. Bigarren postua, Ander Fuentes “Itturri”-rentzat izan zen, 307 punturekin. Horien atzetik, hurrenez hurren, Miel Mari Elosegi “Luze”, Ainhoa Aranburu, Jose Luis Barberia “Zili” eta Egoitz Gorosterrazu sailkatu ziren. Xabier Terreros zuzenean sailkatu da Leitzan martxoaren 19an jokatuko den finalaurrekorako; gainerakoek azken-laurdenetako puntuazioen zain egon behar dute.
nafarroakotxapelketa.com
No hay comentarios:
Publicar un comentario