lunes, 29 de abril de 2013

PRESOEN GAIAN, RAJOYK EZ DU PAUSORIK EMATEKO ASMORIK, URKULLUK HALA ESKATU ARREN


Presoen gerturatzeaz ere hitz egin zuten Urkulluk eta Rajoyk joan den apirilaren 10ean egin zuten bileran, asteburuan EuropaPressek iturri jeltzale eta popularrak aipatuz zabaldu duenez. EAEko lehendakariak euskal presoen aferan pausoak emateko eskatu zion, Madrilen inmobilismoa baliatuz “ezker abertzalea biktimismoa egiten ari baita” Urkulluren ustez. Rajoyk dena entzun bai, baina ez zuen aldaketarik hitz eman.
Iñigo Urkullu eta Mariano Rajoyren arteko “bilera diskretuan” presoen gaian pausoak eman ditzan eskatu zuen lehendakariak. Presoak Euskal Herriko kartzeletara edo inguruan daudenetara hurbiltzeko plan bat osa zezala eskatu zion, edo hirugarren graduak onar ditzala eta preso gaixoak aska ditzala, bereziki larrien daudenak.
PP ez dago gai honetan pausorik emateko prest, EuropaPressek iturri popularrak aipatuz argitaratu duenez. “Ez behintzat ETAk existitzeari utzi eta presoek damu minimo bat erakusten ez duten bitartean”.
Rajoyren gobernuari eta PPri arazoak ekarri zizkion Josu Uribetxeberria askatzeak, albiste agentziak dioenez. Honen ondorioz, Langraitz Bidea hautatu duten presoei ere ez diete onurarik onartu orduz geroztik. PP-k AVT biktimen elkarteari hitz eman dio ez dituztela preso gaixoak askatuko Uribetxeberriarekin egin bezala.
Lander Arbelaitz, ARGIAn

1 comentario:

  1. No se le ve muy cabreado a Urkullu por los pocos frutos obtenidos de su petición. Me ha parecido que la petición la hizo con la boca pequeña, y con miras a sacar tajada. Claro está es mi apreciación... Tiempo habrá para ver la reacción...

    ResponderEliminar