miércoles, 23 de abril de 2014

NAFARROAREN EGUNA IGANDEAN OSPATUKO DA BAIGORRIN

Apirilaren 27an Nafarroa osoaren besta ospatuko da Baigorrin, Nafarroa garaia eta Nafarroa Beherea bereizi gabe. Urteroko zita da, Nafarroaren Eguna.

Egun osoan zehar Baigorriko karriketan dantzari, bertsolari eta musikari andana izango da jardunaldia girotzen. Goiz osoan merkatua egingo da Elizako plazan eta, horrez, gain, desfilea, txalaparta, bertsolariak, dantzariak eta abar izango dira. Bazkal aurretik, ekitaldia egingo da eta ondoren herri bazkaria. Arratsalderako, kirol animazioa, dantza ikusgarriak eta kontzertuak.

naiz.info

No hay comentarios:

Publicar un comentario