domingo, 14 de junio de 2015

79 URTE GEROAGO, LIZARRAK BERRIZ ERE ALKATE ABERTZALEA

Mirentxu eta Mikele Agirre ahizpa bikiek, jaio aurretik ere, memorian iltzatuak dituzten une latz ugari bizi izan dituzte, baina gaurkoa egun berezia da, ahaztuko ez dutena. «Oso hunkituta gaude, pozarren; gure aita ere horrela egongo zen gaur». Fortunato Agirre 1936ko irailean hil zuten faxistek. «Taxoaren», dio Mikele Agirrek. «Buruan bi tiro eman zizkioten. Gu handik 34 egunera jaio ginen».

Fortunato Agirre (EAJ) Lizarrako alkate euskaldun eta abertzalea izan zen errepublika garaian, eta hura hil eta 80 urtera, haren lekukoa hartu du Koldo Leozek (EH Bildu). Agirre ahizpak elkarrekin iritsi dira udaletxera, senarrek lagunduta. Lizarrako Geroa Baiko zerrendan doaz; leku sinbolikoan, haien konpromiso politikoa irmoa bada ere. Iruñean bizi dira egun, baina hiriburuan ere egun historikoa izan arren, jaioterrian eta lehen pertsonan bizi nahi dute aldaketaren une esanguratsu hori. Leozek atarian ditu zain. Ongietorria eman die, eta elkarri besarkada eman diote.  (klik egin-ver más)
Kristina Berasain, BERRIAn

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada