martes, 22 de marzo de 2016

APIRILAREN 23AN, TAFALLA BESARKATUKO DUGU

Tafallan D eredua lerro publikoan zabaltzea lortu dugu, baita Kaparroson eta Lodosan ere, momentuz. Hau
ospatzeko, eta Tafalla Herriari etorkizunaren aldeko aukerak irekitzeagatik BESARKATU EKIMENA jarriko dugu martxan.
Ekimen honekin, EUSKARARI ateak zabaldu dizkioten herriak, eskertu nahi ditugu. Zer gauza hobea,besarkada bero bat ematea baino? Eta besarkada hau kolektiboa bada? Merezi duten babesa eta maitasuna hearaziko diegu.
Hau da BESARKATU EKIMENAren flosofa. Urte luzez daramagu euskarak Nafarroako lurralde osoan behar duen tokia aldarrikatzen. Horretan bidea badugu oraindik. Ezin ukatu baina, poztekoa dela hainbat herrietan D eredua zabaltzeko egindako lana. Utzitako nekeak, negarrak, bidaiak, pankartak eta kartelak.
Hau izanen da gure ekimena: Apirilaren 23an, TAFALLAN, herriko plazan, eguerdiko 12:30etan besarkatze
erraldoia eginen dugu. Herriko plaza inguratu eta elkarri eskerra emanen diogu urrats honengatik. 
 Egunaren hasiera goizeko 10.30tan izanen da:
- Txistorrada
- Haurrentzako txokoak: aurpegiak margotzeko, puzgarriak edota eskulanak.
- Abesbatzak herritik buelta emanen du
- Fanfarreak eta txarangak.
· Ekimenaren erdigunea, 12:30etan eginen den Besarkada erraldoia da. Herriko plazan elkartu eta aurkezlezuzendari baten gidaritzapean, jende aina borobil eginen ditugu elkarri besarkatuta.
Lurrean izanen ditugun borobil arrastoak betetzea izanan da helburua. Behin horiek jendez peteta daudenean,
gidariak altxaferoa bota eta lakrri besarkatuko diogu. Musikak eztanda eginen du konfeti eta algara artean. 
Ekimen honetan partehartzeko gonbidapena bidali nahi dizuegu. Horretarako, gurekin harremanetan jartzeko bidea hauxe duzue: nafarroaeuskara@sortzen.eus edota 673 112 932 telefonoan.
SORTZEN Elkartea

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada