viernes, 5 de mayo de 2017

UPNk ESKATUTA, ZIZURKO ZENDEA EREMU EZ-EUSKALDUNERA PASATZEKO AUKERA AZTERTUKO DUTE

Herritarrei eskubideak murriztu eginen zaizkie eremu mistotik eremu ez-euskaldunera pasatzeko UPNren proposamena aurrera ateraz gero. Zizurko Zendean gertatuko da. Osoko bilkuran planteatuko du UPNk eremu mistoa utzi eta ez-euskaldunera pasatzeko proposamena. Gehiengo osoa du UPNk Zizurko Zendean eta hortan udalerriko osoko bilkuran aurrera ateraz gero Parlamentura iritsiko da eskaera hori eta Gobernuak hartu beharko luke ardura aldaketa hori gauza dadin. 
Asteazkenean izanen da Zizurko Zendean osaoko bilkura eta UPNren asmoa egun horretan euren prosposamena planteatzea da. "Herritar gehienen nahia" errespetatzeko eskatzen ari da Zizur Zendeako UPN eta hala egiteko eskatu dio parlamentuari ere "gainerako herriekin eginen duen bezala". 43 udalerri dira eskubideak herritarrei handitzeko nahia erakutsi eta eremu ez-euskalduna uzteko eskaera egin dutenak eremu mistora pasatzeko. 
Hiru puntuko proposamena
Bat: Pertsonen eskubide gisara, Zizurko Zendeak ulertzen du ekitate pertsonal eta legearekiko berdintasuna oinarrizko irizpideak direla. 
Bi: Nafarroako Gobernuari eta Parlamentuari eskaera egiten zaio, hizkuntzaren araberako zonifikazioamantentzen den bitartean Zizurko Zendea eremu ez-euskaldunean izateko. 
Hiru: Akordio hori parlamentura eta gobernura igortzeko eskaera. 

Sei zinegotzi ditu UPNk Zizurko Zendean eta alkatea ere UPNrena da: Jesus Antonio Barricarte Sarabia. Erreniega taldeak hiru zinegotzi ditu, Zizurko Independenteek zinegotzi bat dute eta eta beste zinegotzi bat du Geroa Baik.

No hay comentarios:

Publicar un comentario