Pozaren pozez joan naiz Arrangoitzera datorren igandean dagoen kontzertuko sarrerak eskuratzeko asmoz.Plazako tabernan sartu: euskaraz bai? Non! Turismo bulegora bidali nau bertan ez baitziren saltzen. Turismoan mutil gazte bati: euskaraz? Non!Trinketera bidali nau. Itxita. Ikastola edo ikastetxera hurbildu eta ( orain bai...)euskaraz? Non! ( emakume batek) Herriko etxean sartu eta emakumeari: euskaraz?Non!Bassussarriko Trinketera bidali nau. Aparkatu eta jende andana zegoen frantses hutsean, kalean. Hemen bai, Ikastolara hurbildu eta barruan zegoen talde bati ,gizon-emakume gazteak, galdetu diet: euskaraz? Mais Non! Trinketera bidali naute. Bi zerbitzari, emakumea eta gizona. Euskaraz? Mais, Non! Lortu ditut sarrerak. Nere herrian arrotz, oso arrotz sentitu naiz. Igandean, Arrangoitzen, Ipar Herria Euskalduna denaren itxaropena berreskuratuko dudalakoan nago. Aitzina!
Edu Zabala, Facebooceko bere orrian
No hay comentarios:
Publicar un comentario