jueves, 18 de febrero de 2010

"ERDIALDE" EUSKARAZKO IDAZLAN LABURREN III LEHIAKETA MIRANDA ARGAN

ERDIALDE literatura idazketaren hirugarren edizioa prestatzen ari gara beste urte batez. Gure elkartetik proiektu honetan indar eta gogo haundia jartzen dugunez, zuen parte hartzea ere bere neurrikoa izan dedin nahi genuke. Gure hizkuntzak merezi duela uste dugu. Hori dela eta parte hartzera bultzatu nahi zaituztegu. Guretzat oso garrantzitsua izango litzateke.
Lehiaketako arauak bidaltzen dizkizuegu. Ikusiko duzuen bezela, haurren arteko lehiaketan banaketa bat egin dugu adinen arabera. Ihaz horrela egin genuen adin batetik besteetara alde haundia zegoelako lan kalitatean. Gure ustez, hori dela eta, ihazko parte hartzea haundiagoa izan zen. Oraingoan, eta antolaketan berrikuntzak sartu nahian, teknologi berriak zuen eskura jarri ditugu lanak bidali ahal izateko, beraz, gure helbide elektronikoa luzatzen dizuegu eskutitza honen bukaeran. Partaide askori lana erraztuko dielakoan gaude.

Aldez aurretik zuen laguntza eskertuz, lehiaketan parte hartzeko gonbitea luzatu nahi dizuegu berriro ere, era berean, interesa izan dezaken edozein erakunderi idazki honen berri eman diezaiozuela eskatzen dizuegu.
(klikatu argazkiaren gainean arauak ikusteko)
Gaztelaniaz ikusteko, sartu elkartearen webgunean:http://www.euskararenlagunak.com/euskera/certamen.html

No hay comentarios:

Publicar un comentario