miércoles, 16 de junio de 2010

"SE PROHIBE LA PALABRA" DOKUMENTALAK LIZARRAKO IKASTOLA GOGORARAZTEN DU

'Se prohibe la palabra. Errepublikako Lizarrako ikastola' izeneko lana DVD formatuan egina dago. Gidoiaren eta zuzendaritzaren arduradunak Pello Etxaniz eta Ricardo Galdeano dira eta Josu Chueca historiagilearen aholkularitza izan du. DVDan garaiko dokumentuak bildu dira eta 1933an herri ekimenez sortutako eskola baten historia kontatzen du. 3 urtez zabalik egon zen eskola horretan 40 haurrek ikasi zuten. Gerra zibila hastearekin batera debekatu zuten eskola horrekin zerikusia zuen oro eta eskolaren sortzaileak zigortuak izan ziren.
DVDren iraupena 40 minutukoa da eta audioa euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez dago. Euskarabideak 100 ale erosi ditu eta Nafarroako liburutegi publikoetan banatuko dira. Nahi duten entitateek eskatu dezakete euren herrietan DVDaren aurkezpena egitea, egileen hitzaldi bat barne; horretarako, nahikoa dute Euskarabidera zuzendutako posta elektronikoaren bidez eskatzea. euskarabidea.es

No hay comentarios:

Publicar un comentario