domingo, 15 de marzo de 2015

BURLATAKO SAIOAREN ONDOREN, ERABAKITA GELDITU DA FINALEKO ZORTZIKOTEA

Burlatako Kultur Etxean jokatu den azken finalaurrekoan sakandarrak eskuratu ditu puntu gehien eta haren atzetik izan dira Oskar Estanga, Saioa Alkaiza, Aritz Saragueta, Migel Mari Elosegi "Luze" eta Oier Lakuntza, hurrenez hurren.
270 bertsozalek gogotik jarraitu dute hirugarren eta azken finalaurrekoa. Gorabeherak salbu, sei bertsolariek bertsoaldi ederrak egin dituzte, publikoaren txalo eta barreek erakutsi bezala. Azkenean, Eneko Lazkozek saioa irabazita finalerako txartela eskuratu du eta Oskar Estanga ere bigarren izanik, jarraian ezagutu ahal izan den sailkapen orokorraren arabera, finalean egongo da.
Burlatako saioaren ostean, erabakita gelditu da martxoaren 28an Elizondon jokatuko den finaleko zortzikotea: Julio Soto, Xabier Terreros, Eneko Lazkoz, Aimar Karrika, Ander Fuentes “Itturri”, Eneko Fernandez, Oskar Estanga eta Julen Zelaieta.
Finalerako sarrerak www.bertsosarrerak.eus atarian eskuratu daitezke edo ondorengo salmenta puntuetan: Iruñean Karrikiri dendan, Leitzan Maimur liburudendan, Lesakan Okindegian, Lekunberrin Lanbroa liburudendan, Etxarri-Aranatzen Xapatero tabernan eta Elizondon Fantxike dendan zein Intza ostatuan.
bertsozale.eus

No hay comentarios:

Publicar un comentario