sábado, 26 de marzo de 2016

XANTI BEGIRISTAINEK BERE AMA ZENDU BERRIARI IDATZITAKO AGURRA

Martxoaren 13an, igandearekin, joan zinen, ama ona, betiko, behin ere ez itzultzeko berriz mundu honetara; dagoeneko, zure gorputzak ez omen zuen konponbiderik. Nekatuegia omen zegoen; higatuegia. Eta horrelaxe, txoritxoak elur eta izotzetan bezala, joan zinen bukatzen, kandelak amaieran legez, joan zinen itzaltzen, azken arnasa 13:00etan eman arte.
Eta, zeinen hutsune handia gelditzen den etxean zure presentziarik gabe! Hutsune beteezina. 30 urtez elkarrekin bizi izan ondoren, zure falta oso nabarmena da. Oraindik, edozein leku eta edozein momentutan agertzen zaizkit zure irudiak eta oroitzapenak; ematen du ez zarela benetan joan. Iruditzen zait, noiznahi agertu ahal zarela, "egun on", "zer moduz" edota "gabon" esateko. (klik egin-ver más)
Xanti Begiristain Madotz. 
Iruñea, 2016-03-18. 
Euskalerria Irratiak argitaratutakoa

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada