lunes, 8 de marzo de 2010

SALGAI DAUDE JADA LESAKAKO FINALERAKO SARRERAK

Irurita eta Atarrabiako finalaurrekoak burututa, Lesakan jokatuko den finalerako sarrerak salgai daude. Iazko finalerako sarrerak amaitu egin ziren eta jende asko gelditu zen finala zuzenean ikusi ezinik.

Aurtengo finalean aforoa zertxobait handiagoa da; hala ere, komeni da horiek lehenbailehen hartzea. Eskuratzeko moduak:
- Internetez, www.bertsosarrerak.eu web gunean
- Nafarroako honako saltokitan: Iruñea (Karrikadenda), Elizondo (Fantxike), Leitza (Maimur liburudenda), Lesaka (Okindegia) eta Etxarri-Aranatz (Xapatero taberna).
Bertsozale Elkartea

No hay comentarios:

Publicar un comentario