domingo, 14 de agosto de 2016

ALESBESKO HIRUGARREN EUSKARAREN EGUNA IRAILAREN 3AN

Irailaren 3an, larunbata, Alesbesko Euskararen Eguna ospatuko da hirugarren aldiz bertako Euskal Kultur Taldeak antolatuta. 
Aurtengo omenaldia Argia Ikastolari egingo diote, euskera Erriberan zabaltzeko egiten duen lanarengatik.
Bestalde, oroimen berezi bat egingo zaio duela gutxi ustekabean hil zen Karlos Del Villar talde-lagun beiretarrari.
Herri bazkarian parte hartu ahal izateko Euskadiko Kutxako 3035 0077 35 0770009713 kontuan egin behar da diru sarrera, 15 euro helduek eta 10 txikiek.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada